Jarri gurekin harremanetan eta informatuko zaitugu.
Metodo bat diseinatu dugu non haurraren garapen prozesua errespetatzen dugun eta heziketa modu integralean lantzen dugun. Horretarako, lan kooperatiboan, artean, mugimenduan, garuna orekatzeko ariketetan, proiektuen garapenean eta erlaxazioan oinarritzen gara.
Talde txikitan gaitasun kognitiboak hobetzeko (ulermena, segurtasun mugak, norberaren ezagutza eta onarpena,...) jarduerak egiten ditugu, eskolan integratzeko behar duten jakintza eta sendotasuna lor dezaten.
Gure lan plana Carmen Romanellik sortutako Hirutasun Esentziekin® biribiltzen da. Hauek, heldutasun arazoak, kognitiboak, jarrerazkoak, lateralitatezkoak... zuzentzen dituzte, bizi izandako traumak eta barneratuta ditugun sinesmenak askatuz.
Jakina da familiak haurren heziketan duen garrantzia, horregatik familien bidelagun ere bagara.
Sendotuz-eko kideek hezkuntzan 25 urte baino gehiagoko esperientziatik eskuratutako ezagutzak, giza gorputzean normaltasuna berrezartzeko prozedura terapeutikoak eta proiektuen kudeaketa erabiltzen dituzte.